Orain arte, gurea bezalako herrialdeetan zainketa aringarriak hospitaleetako unitate zehatzetan zein norberaren etxean gauzatu izan dira. Estatuko Zainketa Aringarrietako Estrategiaren arabera, zainketa hauek oinarrizko beste zerbitsu batzuek eskeini beharko lituzkete, hospitaleetako zerbitsu orokorretako geletan eta baita, nagusien egoitzak diren gizarte-osasun zentroetan ere.
Estatuko Estatistika Zerbitsuaren arabera, nagusien egoitzetan bizi diren egoilarien tasa hirukoiztu eginda azken hamarkadan. Pertsona Nagusien Txostenak dionaren arabera, nagusien egoitzetan bizi diren pertsonek bataz beste 80 urte dauzkate eta gehiengoak gaitz kroniko bat edo bat baino gehiago dauzka.
Datu guzti hauek aztertuta, zentsuzkoa dirudi, nagusien egoitzak zaintza integral eta orokorrak jasotzeko gunea izateaz gain, zainketa aringarriak jasotzeko gune egokia ere badela. Hori kontuak artuta, agerian geratzen da nagusien egoitzak aukera ezin hobea direla pertsona adinduek zaintza orokorrak modu integral batean jaso ditzaten, eta hospitaleratuak izateko arriskuan dauden horiek, alternativa bat izan dezaten.
Bizi-amaierako gaixotasun batez ari garenean, gaixotasun aurreratu, geldiezin eta sendaezin batez ari gara hizketan, ezarritako tratamenduak eraginik ez duenean eta bizi-esperantza mugatua denean. Egoera honek gaixoan berarengan, zein bere inguruko senitarte-lagunengan eta baita zaintzak eskeintzen dituzten profesionalengan ere.
Alday Egoitzan konpromisu tinko eta argia daukagu: zainketa aringarriak eskeintzen dizkiegu hala behar duten gaixo guztiei. Zaintza horiek egokiak izan daitezen diziplina-anitzeko taldeak aurretiz balorazio bat egiten du eta bertan eskuratutako informazioaren arabera Banakako Zaintza-Plan bat egituratzen da, beti ere gaixoaren baloreak, desioak, sinesmenak eta lehentasunak bermatuz. Zaintza huen helburuak atentziorik onena eta kalitatezkoa eskeitzea dira bai gaixoari eta baita bere senitarteko-lagunei ere.
Gure etxea den Alday Egoitzan, diziplina-anitzeko taldea dugu; mediku, erizain, psikologo, fisioterapeuta-terapia okupazional, gizarte langile eta erizain-laguntzailez osaturikoa. Talde sendo honi esker edozein egoeraren aurrean zaintzak bermatuta dauzkagu, ez hori bakarrik, asistentzia personal, pertsonalizatu eta banakoa eskeini dezakegu gaixo bakoitzaren beharrak asebetez.
Gainera, gure filosofiari jarraiki, zaintza duina, errespetuzkoa eta gisatasunezkoa eskaintzen ditugu.
Zainketa-aringarriak jasotzen ari den gaixoaren bai senitarteko zein lagunek, informazio eguneratua jasotzen dute diziplina-anitzeko taldearen eskutik, bakoitzak bere alorreko informazioa helaraziz. Horretaz gain, hartzeke dauden erabaki zein nuerriak, aldez aurretik familiar jakinarazten zaizkio, eurekin batera adostuak izan daitezen, zaintzak ahalik eta egokienak eskeitzeko elburuarekin.
Gaixoaren zaintzetan, bai senitarteko zein lagunak ezinbestekoa erroak dira, hori dela eta, zainketa-aringarriak jasotzen ari den gaixoaren ondoan egon ahal izateko eta egoera ahalik eta erosoen egiteko, gure Alday Egoitzan logela berezia daukagu. Gela zabal eta argitsua da, egoitzako 1go solairuan kokatua dagoena, eserleku entzanagarri batez, sofa-ohe batez, mikro-uhin batez eta hozkailu batez hornitua dago, gainera egoitzan bertan jateko aukera ere eskeitzen diogu gaixoaren ondoan dagoen senide-lagunari. Gelaren kokalekua paregabea da, egoitzaren berdeguneetara ateratzekoko parada eskeitzen digu eta horrek zaintza-lanak errezten ditu.
Horretaz gain, gaixoaren bai senide zein lagunek, arreta integrala jaso dezakete, eurek hala eskatuz gero, egoitzako osasun-taldearen eskutik, mediku, erizain eta psikologoak beti laguntzeko prest baitgaude.
Alday Egoitzak kalitatezko asistentzia bermatu eta berau mantentzeko compromiso sendoa agertu du beti, eta horrela izaki, zainketa-aringarriak jasotzen ari den gaixoaren inguruan dagoen diziplina-anitzeko taldeak konpromiso bera ageri du, errespetua, duintasuna eta atsegintasuna beti eskeiniaz.