Hau zure egoitza ideala izan liteke.
Dauden guztientzat hala da.
"*" indicates required fields
ARABAKO ZAHARREN EGOITZA.
ZER AURKITUKO DUZU?
Ze prezio dute zaharren egoitzek?
Irabazi-asmorik gabeko erakundea gara, gure helburu nagusia pertsonen ongizatearen alde lan egitea da.
Horrez gain, Arabako Foru Aldundiaren Ongizatearen Foru Erakundearekin itunpeko plazak ere baditugu. Informazio gehiago nahi baduzu eta bertatik bertara ezagutu gaitzazun, pozik hartuko zaitugu.
Badakigu ez dela erraza egoitza bat hautatzea, horregatik irekitzen dizkizugu ateak.
Esan bezala, tarifak aldatu egiten dira erabiltzailearen mendekotasun-mailaren arabera (mendekotasun mailarik gabe, I maila, II maila eta III maila); eta gela motaren arabera, bikoitza edo banakakoa. Orokorrean, 2300€ inguru. Hala ere, zure kasua aztertu eta informazio zehatzagoa emateko bisitan etortzeko gonbita egiten dizugu.
120 urte baino gehiago inguruko pertsonen ongizaterako lan egiten ari den Alday Fundazioarena da Egoitza.
Zenbatean behin bisitan joan gaitezke Zahar-Egoitzara?
Alday Zahar-Egoitzan asteko egun guztietan, astelehenetik igandera, goizeko edo arratsaldeko ordutegian, bisitan etor zaitezke. Zuen beharretara egokitzen gara.
Gaur egun, Covid-19 dela eta, oso une sozial zaila bizitzen ari gara. Alday Egoitzan, txertaketa-epeak betetzeari esker, bisitak eta irteerak malgutzen ari dira, hala ere, prozedura ziurtatzeko etorri aurretik harremanetan jartzera gonbidatzen zaitugu.
Senitartekoa egoitzan bisitatzera etorri ezin diren familientzako bideo deiak egin daitezke?
Bideo deiak errazteko aldera, tablets eta WIFI konexioa badauzkagu Egoitza osoan. Gainera, edozein gorabehera konpondu ahal izateko eta bideo-deiak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko, Gizarte-langile baten jarraipena eta babesa duzue.
Zalantzarik baduzue, etor zaiztezte Egoitzara eta pozik azalduko dizuegu prozesu osoa. Alday Zahar-Egoitzan prozesu osoan zuei laguntzeko gaude.
Nor arduratzen da mediku hitzorduez? Nork erosten du nire senidearentzako sendagaia?
Barneko langileen artean, beste espezialista batzuekiko kontsultak eta zentroan egin ezin diren proba medikoak kudeatzen dituen Medikua dugu.
Sintrom, glizemia analisiak, sendaketak, … medikuek eta erizainek eginak dira gure Zentroan bertan.
Alday egoitza OSAKIDETZAren kudeaketa-tresna den OSABIDErekin konektatuta dago. Horrek aukera ematen digu hitzordu eta proba diagnostiko horiek eskatzeko eta osorik kudeatzeko baita ospitaleratutako pazienteen emaitzak, bilakaera eta historia medikoa ezagutzeko ere.
Behar bezala koordinatuta gaude eta egoiliarren arretarako eta zaintzarako ezarritako metodologia argia daukagu. Aipatu behar da, halaber, ospitaleetara eta anbulatorioetara laguntzea familiak egiten duela.
Farmazia-zerbitzua ere badugu, farmazia-preskripzioa eta sendagai-biltzea egin ditzakegularik. Erabiltzailearen OTIaren bidez farmazia-kudeaketa guztia egin daiteke, preskripziotik hasi eta sendagaia eman arte.
Zer ordutan jaikitzen da eta oheratzen da nire senidea Egoitzan?
Gosariak, adibidez, geletan banatzen dira, eta, horri esker, pertsona bakoitzak behar duen denbora du jaikitzeko, garbitzeko, janzteko eta martxan jartzeko.
● Jaikitzeko orduan, tarte zabala dugu: 08:00etatik 10:30era, gutxi gorabehera.
● Eta berdin oheratzeko orduan, tarte zabala, 20:00etatik 22:00etara, gutxi gorabehera.
Pertsonen ongizaterako gaude eta lan egiten dugu.
Ba al du paseatzeko eta aire zabalean egoteko kanpoko eremurik?
Gainera, gela guztiek dituzte aireztapena eta argiztapen naturala errazten duten terrazak eta leihate zabalak.
Halaber, 8.000m2 lorategi eta 3.600 m2 baratze propio baino gehiago ditugu. Ibilaldi lasaiak egiteko bide egokituak, atsedenerako eserlekuak, freskatzeko iturriak eta artikulazio-mugimendurako makinak dituzten espazioak. nahi duenak paseatzeko, atseden hartzeko eta aire zabaleko jarduerak egiteko aukera izan dezan.
Gimnasioko gunean errehabilitazio-aparatuak daude, eta kanpoan ariketa fisikoa egin daiteke.
Agertoki gisa egokitutako plaza bat ere badago, musika-ekitaldiak, emanaldiak eta talde-jarduerak egiteko aukera ematen duena.
Gure baratzeak aire zabalean daude eta hainbat negutegi eta laborantza-mahai egokituekin osatzen dira. Horri esker, bertakoek lurra landu dezakete landareekin, frutekin eta barazkiekin, eta bizi garen ingurune natural pribilegiatuaz gozatu dezakete.
Ikustera etortzera gonbidatzen zaituztegu, ez dugu beste Zahar-Egoitza batean horrelakorik aurkitu.
Irabazi-asmorik gabeko erakundea gara, eta gure helburu nagusia pertsonen ongizatearen alde lan egitea da.
Gorabeheraren bat gertatuz gero, jakin araziko al didate? Senideekiko komunikazioa
Gerokultoreak eta erizaintzako laguntzaileak eguneko 24 orduetan prest daude edozein gorabehera artatzeko eta, behar izanez gero, gure medikuei jakinarazteko. Osasun-larrialdiekin ere lankidetzan ari gara.
Egoiliarren osasun-egoeran gertatzen den edozein gorabehera gure langileek zaintzen eta gainbegiratzen dute, eta erreferentziako senideei jakinarazten diete, jakinaren gainean egon daitezen.
Zer jarduera egiten dituzte Egoitzan?
Alday Egoitzan Jarduera-Programa zabala dugu, hala nola:
- Aisialdiko eta denbora libreko jarduerak Aiaraldeko inguruko agenteekin egiten diren jarduera komunitarioak dira.
- Okupazionalak, sormena askatzeko eskulanak.
Errehabilitazioa eta Fisoterapia, ariketa fisikoa eta martxa berreztea, erorikoen prebentzioa. - Berreskuratze funtzionala, eguneroko jardueretan, oinarrizkoetan eta instrumentaletan autonomia hobetzeko.
- Estimulazio kognitiboa, gaitasun kognitiboak gordetzeko, hala nola kalkulua, arreta, memoria, hizkuntza.
- Osasunaren prebentzioa eta ohitura osasungarriak.
Cobid-19 kasurik ba al dago? Zer neurri hartzen dira infekzioari aurre egiteko?
Ez, gaur egun erresidentzian ez daukagu Covid-19 kasurik, ez egoilarren artean, ezta langileen artean ere.
2020-ko martxoan Pandemia hasi zenetik, hiru izan dira gure zentruan bizitako Covid-19 broteak:
- Lehenengo brotea, 2020-ko martxo-apirila bitartean, lehen olatuarekin kointzidituz.
- Bigarren brotea, 2022-ko urtarrila-otsaila bitartean, Gabon osteko garia eta gero.
- Hirugarren brotea, 2022-ko uztaila-abuztua bitartean, gizarte mailan egondako kasuen gorakadarekin kointzidituz.
Gure erresidentzian birusaren aurrean nola jokatu azaltzen duen Kontingentzia-Plan zehatza daukagu, berau, erakundeek (Eusko Jaurlaritzak, Osasun Ministeritzak…) argitaraturako zantzuetan oinarrituta dago. Horrez gain, kanpo-enpresa auditore batek, SGS enpresak, plana behar bezala betetzen dugula ziurtatzen du.
Aipatutako neurriez gain, Garbiketa eta Desinfekzio protokolo zehatzak dauzkagu; birusak zor ditzakeen zeinu eta sintomen gaineko jarraipen zorrotza egiten dugu; baita NBE stock-a eta froga diagnostikoen (PCR frogak, antigeno-frogak, antigorputz-frogak) stock-a izan ere. Neurri hauek guztiek langileen etengabeko prestakuntzarekin batera, helburu prebentiboa daukate.
Egoitzan bertan janaria prestatzen al da?
Bai, Sukaldatze eta Sukaldaritza prozesu guztia Alday Egoitzatik bertatik eta Egoitzan bertan egiten da.
Alde batetik, erosten den lehengaia beti da kalitate onekoa eta tokiko hornitzaileek ekarria. 0 kilometro eta sasoiko produktuekin lan egiten dugu. Horrez gain, baratze eta negutegi propioak ditugunez, guk geuk ekoizten ditugun bertako barazkiak eta ortuariak batzen eta zukaldatzen ditugu.
Menu guztiak sortzeko eta prestatzeko orduan, osasun eta autokontrol-berme guztiak betetzen dira; kontrol, analisi, tenperatura eta lagin prozesu desberdinak aplikatzen zaizkielarik, kalitate gorena bermatzeko.
Punta-puntako instalazioak ditugu, etxeko menuak eta nutrizio-menuak egiteko behar den guztiaz hornituak.
Menuak ikuspegi medikotik bermatuta daude, egoiliarren profiletara egokitutako dieta pertsonalizatuen bidez: alergiak, diabetesa, HTA eta disfagiak kontuan hartuz eta testura eta produktu desberdinak erabiliz.
Gainera, lehen eta bigarren plateretarako eskeintzen diren bi aukeren artean aukera dezakete pertsona guztiek, bai bazkarian eta baita afarian ere.
Gosaria eta askarietan ere eskaintza zabala dago: tortilla, ogia, fruta, gailetak, kafea, infusioa eta zukuak, besteak beste.
Aurrez aurre beti da hobea
Gure zerbitzu-orria ere bisita dezakezu