GURE ZERBITZUAK

ZERBITZUAK
Arreta osoa pertsonalizatua
Arreta osoa eta pertsonalizatua da Egoitza izateko arrazoia eta ardatza.
Familiekiko hurbiltasuna
Familiekiko komunikazioa eta hurbiltasuna zaintzen ditugu bereziki, izan ere familiak adinekoen ongizatearen oinarrizkotzat dira.
Mediku-Taldea
Pertsonen osasun integrala zaintzen aritzen den Mediku Talde bat daukagu.
Oneratze Funtzionala
Egoiliarren funtzionaltasuna mantentzeari eta oneratzeari eta euren bizi kalitatea hobetzeari ekiten dien profesional taldea daukagu.
Ekintza-Programa
Gure barruko zein kanpoko instalazioez baliatuz, eguneroko jardueren programa anitza eta zabala.
Askotariko eta Kalitatezko Sukaldaritza
Erabiltzaileen beharrei eta nahierara erantzuteko askotariko menuak prestatzen ditugu egunero kalitatezko produktuak erabiliz.
Arreta espirituala
Pertsonaren arreta osoaren baitan, espiritualtasuna zaintzeko eta elkarrekin bizitzeko aukera eskaintzen dugu pertsonal zein komunitate mailan.
Gimnasioak
Egoiliarren mantentze, oneratze eta ongizaterako bi gimnasio daude, barrukoa eta kanpokoa.
Podologia
Gure adineko gehienen ezinbesteko zainketaren baitan profesionalek eginiko podologia zerbitzua eskaintzen dugu.
Garbitegia
Jantziak hobeto kontrolatzeko garbitze prozesu osoa egiten dugu gure instalazioetan.
Ile apainketa
Erabiltzaileen eskura dago ile apainketa eta estetika zerbitzu oso bat.
Joste lanak
Egoiliarren arropan gerta daitezkeen kalteen konponketaz arduratzen gara.
Bizitzaren amairea laguntzea
Egoiliarrari eta bere familiari arreta pertsonalizatua eskaintzen diegu, fase terminalean eta aurreratuan dagoen gaixotasun bati aurre egiten diogunean. Horretarako, gure taldea pertsonaren ondoan dago, prozesu horretan lagun eginez eta zainduz.
Erosotasuna bermatzeko, logela zabal bat dugu, sukalondoa, sofa-ohea, bi besaulki etzangarri eta kanporako sarbidea dituena, familiaren eta ingurukoen eskura, eguneko 24 orduetan lagun egiteko.
LOGELAK
4 birentzako bainugeladun logela
Oso logela zabalak
Lehio zabal handiak
Terrazak
Guztiak ikuspegidunak
Smart-TB
Wi-Fi
ZERBITZUAK

Wi-Fi
Wi-Fi seinalea daukagu eraikin osoan.

Smart-TB
Telebista adimenduna daukagu logela guztietan.

Aparkaleku
Geure aparkalekua daukagu
KANPOKO LEKU ZABALAK
Lorategi zabalak
Zuhaitzak, pasealekuak, esarlekuak eta iturriak dauzkaten 8.000 m2ko lorategi guneak dauzkagu.
Terrazak
Egonaldirako eta jardueretarako terrazak dauzkagu.
Baratzea eta negutegiak
Geure kontsumorako 3.600 m2 baino gehiagoko baratze ekologikoa eta negutegiak.
Itundutako plazak erabilgarri
Arabako Foru Aldudiaren Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin (GOFE) itundutako plazak dauzka Alday Egoitzak
PERTSONENTZAKO ERAIKINA
34 logela 38 plazarentzako
Ingurune natural pribilegiatua, Geotermia eta Aerotermiadun Eraikin Iraunkorra
Terraza eta banakako bainugela dauzkaten logelak
Zoru bero-emailea eta kontrol termikoa, Mugimendu-sentsoreak
Lehio zabal handiak dauzkaten kanpora irekitako gelak
Erabat hornituta dauden zerbitzu-aretoak
Lorategi bertikalak
Geure sukaldaritza eta garbitegia



LORATEGIAK ETA BARATZEA
Lorategiak
Kokatuta dagoen inguruneaz gozatu ahal izateko, zuhaitzak, pasealekuak, esarlekuak eta iturriak dauzkaten oztopo arkitektonikorik gabeko 8.000 m2ko lorategi guneak dauzka Egoitzak.
Baratzea
Baratzea, negutegiak, fruitarbolak (3.600 m2) ondasunak dira Egoitzan bertako kontsumoa asetzeko baita erabiltzaileek hainbeste landu zuten lurrarekin harreman zuzena izateko ere.
Arespalditzan gaude, Aiarako administrazio gunea. Historia, Kultura eta Naturaren lurraldea. Bere ondarea, lurrarekiko errotzea, jende adiskidetsua, bere paisaia abegikorra eta harrigarria, bere kultura erroak, … horiek denak dira Alday Fundazioa inguratzen dutenak. Lur honen parte sentitzen gara eta bertako jendearen zerbitzura jartzen gara.
Aiarako bailararen 20 argazkiko hautaketa bat ikus dezakezue jarraian.
INGURUNE NATURAL PRIBILEGIATUAN

















