Irailean, lankidetza berri bat hasi dugu NAGUSILANEKIN, boluntarioek osatutako irabazi asmorik gabeko elkartearekin. Adineko pertsonek gizarte-garapenean duten konpromisoaren garrantzia azpimarratzen du erakunde horrek, boluntarioak ere adinekoak baitira.
Alday fundazioaren egoitzatik boluntariotza programa abian jartzeko lehen urratsa da hau, eta gure jardueretan aurpegi berriak ikustea espero dugu. Era berean, gure egoitzan boluntario izan nahi duen edonork kontsulta dezake gure telefonora deituz (945 39 90 23) eta animatzaile soziokulturalaz galdetuz. ZUEN ZAIN GAUDE!