WEB GUNEA ERABILTZEKO LEGEZKO ABISUA ETA BALDINTZA OROKORRAK

residencia alday egoitza

1. INFORMAZIO OROKORRA

Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) 10. artikuluan jasoa den informazio-betebeharra betetzeko, hona hemen webgune honetako informazio orokorreko datuak:

Webgune honen (hemendik aurrera, Webgunea) titularra ALDAY FUNDAZIOA (hemendik aurrera, RESIDENCIA ALDAY EGOITZA); enpresaren egoitza soziala, jakinarazpenetarako: La Llana 6. 01476 Arrespalditza Aiara. (Araba). IFK: G-01011725, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago (A-57). Harremanetarako helbide elektronikoa: info@residenciaalday.com

2. ERABILTZEKO MODUAK ETA BALDINTZAK

Erabiltzeko Baldintza Orokor hauen (hemendik aurrera, Baldintzak) xedea Webgunerako sarbidea eta Webgunearen erabilera arautzea da. Baldintza hauei dagokienez, honako hau hartuko da Webgunetzat: pantailako interfazeen kanpoko itxura, bai modu estatikoan, bai modu dinamikoan, hau da, nabigazio zuhaitza; eta dela pantailako interfazeetan, dela nabigazio zuhaitzean txertatutako elementu guztiak (hemendik aurrera, Edukiak) eta, hala badagokio, erabiltzaileei eskaintzen zaizkien online baliabide edo zerbitzu guztiak (hemendik aurrera, Zerbitzuak).

Erabiltzaileak

Webgunean sartzeak eta/edo Webgunea erabiltzeak, baita eskaintzen diren Zerbitzu eta Edukietan sartzeak eta/edo horiek erabiltzaileak ere Erabiltzaile izatea eragiten du.

Webgunea erabiltzeko baldintzak

Webgunean sartze edo webgunea erabiltze hutsak, edo webguneko eduki eta/edo zerbitzu guztietan edo batzuetan sartze edo horiek erabiltze hutsak Erabiltzeko baldintzak erabat onartzen direla adierazten du. Edozein arrazoi dela medio, erabiltzailea ez badago baldintza hauekin ados, webgunea erabiltzaileari utzi beharko dio.

Erabiltzaileak adinez nagusi dela eta webgunean ibiltzeko lege ahalmena baduela adierazten du, bere erantzukizunpean. Kasuren batean datuak edo informazioa eman behar izanez gero, bere nortasunari buruzko gezurrik ez esatera behartuta dago, hau da, ezin izango du beste pertsona baten itxurak egin, eta ematen duen informazio guztia egiazkoa eta zuzena izatera ere behartuta egongo da, inolako mugarik, erreserbarik edo faltsukeriarik gabe.

Webgunean eta bertako edukietan sartzea, eta RESIDENCIA ALDAY EGOITZAK web-orri honen bitartez eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzea libre eta doakoa da, alegia, erabiltzaileak ez du kontraprestaziorik eman behar ordainetan. Dena den, RESIDENCIA ALDAY EGOITZAK baldintza bat ezarri du zerbitzuak erabiltzeko: zerbitzuak erabili baino lehen, dagozkien formularioak bete behar dira.

Webgunean eta webguneko edukietan sartzeak, edo zerbitzuak erabiltzeak ez dakar ezein lotura komertzialik RESIDENCIA ALDAY EGOITZAren eta erabiltzailearen artean.

Etorkizunean RESIDENCIA ALDAY EGOITZAK zerbitzuen truke kontraprestazio ekonomikoren bat eskatzea erabakiko balu, esanbidez eta argi eta garbi jakinaraziko ditu honako datu hauek: kontraprestazioaren zenbatekoa, ordaintzeko modua eta aplikatu beharreko gainerako baldintza bereziak, betiere indarrean hasi baino lehenago; hartara, erabiltzaileak aukera izango du zenbatekoren bat ordaintzea eskatzen duten zerbitzuetan sartzeari edo zerbitzu horiek erabiltzaileari uzteko, bere borondatez.

Erabiltzaileak ezin izango du webgunea Legearen, moralaren eta ordena publikoaren aurkako jardueretarako erabili, ezta debekatuta dauden edo hirugarrenen interes edo eskubideak nahiz webgunearen funtzionamendua urratzen edo kaltetzen dituzten jardueretarako ere. Web-orria zentzuz erabiliko du, eta bere gain hartuko du Baldintza hauek ez betetzearen ondorioz sor litekeen erantzukizun oro.

Webgunean eskura dauden eduki, marka, logo, irudi, dokumentu guztiak edo jabetza intelektualari edo industrialari buruzko legeetan babestuta egon daitekeen beste edozein elementu RESIDENCIA ALDAY EGOITZArenak edo taldearen titular legitimoenak dira, ez beste inorenak. Erabiltzaileak jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du.

Berme eta erantzukizunen salbuespenak

RESIDENCIA ALDAY EGOITZAK ez du bermatzen Webgunearen jarraitutasun, eskuragarritasun eta erabilgarritasunik, ezta eduki edo zerbitzuei dagokienez ere.

Halaber, ez da erantzule izango edo ez du bermatzen webgune honen bitartez eskura daitezkeen zerbitzuetan edo edukian akatsik ez dagoenik edo erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) kalterik eragingo ez duenik. Inolaz ere ez da erantzule izango webgunean sartzeagatik, nabigatzeagatik edo webgunea erabiltzaileagatik sor daitezkeen edozein motatako kalte edo galerei dagokienez, eta hor sartzen dira honako hauek ere (baina ez soilik hauek): sistema informatikoetan eragindakoak edo birus bat sartzearen ondoriozkoak.

Halaber, ez da izango webgune hau behar ez bezala erabiltzeagatik erabiltzaileei eragin dakizkieen kalteen erantzule. Zehazki, ez du bere gain hartuko telekomunikazioetan gerta daitekeen erorialdi, etenaldi, falta edo akats ororen erantzukizunik.

RESIDENCIA ALDAY EGOITZAK eskubidea izango du webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa noiznahi eta aurrez jakinarazi gabe aldatzeko, baita webguneko edukia eta zerbitzuak ere, eta ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain hori egiteagatik.

Estekak
Webgunean Interneteko beste gune batzuetara joateko loturak edo hiperestekak jarriz gero, RESIDENCIA ALDAY EGOITZAK ez du inolako kontrolik izango gune eta eduki horien gain. RESIDENCIA ALDAY EGOITZAK ez du, inolaz ere, erantzukizunik hartuko bere gain kanpoko webgune bateko esteka baten edukiei dagokienez, eta ez du bermatuko hiperesteka horietan edo Interneteko beste gune batzuetan jasotako edozein informazio edo materialen erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zuzentasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliagarritasuna eta konstituzionaltasuna.
Era berean, kanpoko konexio horiek jartzeak ez du esan nahi inolako lotura, fusio edo parte-hartzerik dagoenik konektatutako erakundeekin.

Baldintza hauek aldatzea eta baldintzen iraupena

Baldintzak indarrean egongo dira aldatzen ez diren bitartean. RESIDENCIA ALDAY EGOITZAKbaldintzak noiznahi aldatzeko eskubidea izango du; beraz, garrantzitsua da erabiltzaileak testu hau arretaz irakurtzea webgunean sartzen den bakoitzean.

Aplikatu beharreko legeak eta jurisdikzioa

Baldintza hauek Espainiako Legeen arabera arautu eta interpretatu behar dira. Erreklamazioren bat egin behar izanez gero, Bilboko epaitegi eta auzitegiei dagokie eskumena. Erabiltzaileak RESIDENCIA ALDAY EGOITZAri egin nahi dizkion jakinarazpen, errekerimendu, eskaera eta bestelako komunikazio guztiak idatzita egin beharko dira, eta egoki egindakotzat joko dira honako helbide honetan jasotzen direnean:info@residenciaalday.com

 

4.- COOKIE -EN ETA JARDUERA – FITXATEGIAREN ERABILERA

Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) 22.2 artikuluan xedatutakoa betez, cookiak biltzeari eta tratatzeari buruzko politikaren berri emango dizugu atal honetan.
Informazio hau irakurri ondoren gure cookien politikari buruzko zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke gure helbide elektronikoaren bitartez: info@residenciaalday.com

 

Zer dira cookieak?
Cookieak fitxategi txikiak dira, eta web-zerbitzari baten bitartez nabigatzailera bidaltzen dira, besteak beste, erabiltzaileak nabigatzen ari den bitartean egiten dituen jarduerak erregistratzeko eta zenbait funtzionaltasun tekniko ahalbidetzeko. Batzuetan, cookiek duten informazioaren arabera, erabiltzailea nor den jakitera ere irits daiteke.

 

Zer nolako cookieak erabiltzen ditu webgune honek?
Webgune honek erabiltzen dituen cookieak erabiltzaile anonimoarekin eta haren ordenagailuarekin baino ez dira lotzen, eta ez dute, beren kabuz, erabiltzailearen datu pertsonalik ematen. Nolanahi ere, webgune hau erabili ahal izateko, webguneak bidaltzen dituen cookieak instalatzeko baimena eman behar du erabiltzaileak. Hala nahi izanez gero, zure ekipoan instalatutako cookieak blokeatu edo ezabatu ditzakezu zure ekipoan instalatuta duzun nabigatzailearen aukerak konfiguratuta. Kontuan izan, dena den, cookie guztiak ezabatu eta blokeatzen badituzu, webgunearen zatiren batek agian ez duela funtzionatuko edo webgunearen kalitatea murriztu daitekeela.

Hemen aurkituko duzu web nabigatzaile ohikoenak cookieak desaktibatzeko konfiguratzeko moduari buruzko informazioa.

Bost cookie mota bereiz daitezke.

  1. Cookie “iraunkorrak”. Izenak adierazten duenez, erabiltzailearen ordenagailuan denbora jakin bat egoten dira. WEB RESIDENCIA ALDAY EGOITZAk cookie iraunkorrak erabiltzen ditu webguneen erabilerari buruzko informazioa biltzeko eta informazio hori lehen deskribatu dugun moduan baliatzeko. Cookie horietan ez dago informazio pertsonalik, eta ez dute erabiltzailea identifikatzea ahalbidetzen.
  2. “Saioko” cookieak. Saio jakin bateko berariazkoak dira, eta erabiltzailea webgunetik ateratzen denean ezabatu egiten dira. WEB RESIDENCIA ALDAY EGOITZAk helburu hauetarako erabiltzen ditu saioko cookieak: webgunean tresna interaktibo bat erabiltzen den bitartean emandako informazioa erregistratzeko; erabiltzailearen datuak erregistratzeko erabiltzailea webgunean konektatzen denean; webguneen erabilerari buruzko informazioa biltzeko, lehen adierazi dugunez. Era berean, cookie horietan ez dago informazio pertsonalik, eta ez dute erabiltzailea identifikatzea ahalbidetzen.
  3. Zerbitzu jakin batzuk emateko beharrezkoak edo komenigarriak diren cookie teknikoak. Cookide horiek desaktibatzen badira, ezin izango dituzu webguneko edukiak behar bezala jaso.
  4. Cookie analitikoak, erabiltzaile guztien portaeraren jarraipena eta azterketa estatistikoa egiteko. Cookie horiek desaktibatzen badira, webguneak funtzionatzen jarraitu ahal izango du, baina cookie horiek gure webgunearen erabilerari buruz eta webgunearen edukiari buruz biltzen duten informazioak ezin izango ditu gure zerbitzuak hobetu.
  5. Kanpoko sare sozialetako cookieak, bisitariek plataforma sozialetako (Facebook, YouTube, Twitter, LinkedIn eta abar) edukiarekin elkarreragin ahal izateko; sare sozial horietako erabiltzaileentzat soilik sortzen dira. Cookie horiek erabiltzeko baldintzak eta bildutako informazioa dagokion plataforma sozialaren pribatutasun politikaren arabera arautzen dira.

Jarraian, webgune honetan erabiltzen ditugun geure cookieak eta hirugarrenenak zerrendatuko ditugu, eta norenak diren eta zertarako erabiltzen diren ere aipatuko dugu:

IZENA DOMEINUA ARDURADUNA IRAUNGITZEA HELBURUA
__utma(1) static.addtoany.com(1)

Hirugarren alderdia

(1)Google Analytics

Iraunkorra

WEB ANALITIKA  

Cookie honek erabiltzaile ID bakarra sortzen du, eta erabiltzailea webgunean sartu zen lehenengo eta azkeneko aldiaren datak erregistratzen ditu. Erabiltzaile bakar berak webgunea zenbat aldiz bisitatzen duen jakiteko erabiltzen da.

__utmb(1) static.addtoany.com(1)

Hirugarren alderdia

(1)Google Analytics

Iraunkorra

WEB ANALITIKA

Erabiltzaileak gure webgunean zenbat denbora igarotzen duen eta zenbat orri bisitatzen dituen jakiteko erabiltzen da, hau da, bisitaldiek/bisitaldietako saioek zenbat irauten duten.

__utmc(1) static.addtoany.com(1)

Hirugarren alderdia

(1)Google Analytics

Saioa

WEB ANALITIKA

Cookie hau __utmb cookiearekin batera erabiltzen da, erabiltzaileak beste saio bat abiarazten ote duen jakiteko

__utmt(1) static.addtoany.com(1)

Hirugarren alderdia

(1)Google Analytics

10 minutu

WEB ANALITIKA

Cookie hau eskaeren ehunekoa mugatzeko erabiltzen da.

__utmv(1) static.addtoany.com(1)

Hirugarren alderdia

(1)Google Analytics

2 urte, konfigurazioa edo eguneratzea egiten denetik hasita

WEB ANALITIKA

Aldagai pertsonalizatuen datuak gordetzeko erabiltzen da

__utmz(1) static.addtoany.com(1)

Hirugarren alderdia

(1)Google Analytics

Iraunkorra

WEB ANALITIKA

Cookie hau bisitaldiaren atribuzioa egiteko erabiltzen da, hau da, erabiltzailea gure webgunera nondik eta nola iritsi den jakiteko./td>

uvc (2) addtoany.com(2)

Hirugarren alderdia

(2)Twitter

(2)Facebook

(2)Linkedin

Iraunkorra

ANALÍTICA WEB

Cookie honen bitartez, bisitariak edukiak parteka ditzake sare sozialetan, errazki, webgune honetan horretarako jarritako botoien bitartez.

NID(3) google.com

Hirugarren alderdia

(1)Google Analytics

Iraunkorra

PUBLIZITATEA

Cookie hauei esker, Google bilatzailerako informazioa eta bistaratzeko lehentasunei buruzko datuak biltzen dira, Google zerbitzuetan agertzen diren iragarkiak pertsonalizatzeko.

PREF(3) google.com

Hirugarren alderdia

(1)Google Analytics

Iraunkorra

PUBLIZITATEA

Cookie hauei esker, Google bilatzailerako informazioa eta bistaratzeko lehentasunei buruzko datuak biltzen dira, Google zerbitzuetan agertzen diren iragarkiak pertsonalizatzeko.

Cookieak nola desaktibatu
Erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake cookieak jasotzean horren berri izateko, eta cookieak disko gogorrean instalatzea eragotz dezake. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen argibideak eta eskuliburuak informazio gehiago eskuratzeko:

[Ezabatu cookieak]

3. PRIBATASUN POLITIKA

 

 

Oro har, Webgune hau erabiltzen dutenek ez dute datu pertsonalik eman behar izango. Dena den, Curriculum Vitae-a bidaltzeko, gure zerbitzuei buruzko aurrekontuak edo informazioa eskatzeko, kexa edo iradokizunak bidaltzeko edo informazio, orientazio eta aholkularitza sozio-sanitarioa eskatzeko, erabiltzaileak datu pertsonalak eman behar izango ditu.

 

Datu pertsonalak biltzea
“Datu pertsonalak” dira zuzenean nahiz zeharka identifikatutako edo identifika daitekeen pertsona bati buruzko edozein informazio, hala nola izen-abizenak, telefono zenbakia, posta helbidea eta helbide elektronikoa, jaioteguna eta abar.
Webgune honen bitartez, interesdunak zuzenean ematen dizkigun datu pertsonalak baino ez dira biltzen, betiere jakinaren gainean egonik eta baimena ematen digula, dagozkien formularioen bitartez eta atxiki dezakeen dokumentazioaren bitartez. RESIDENCIA ALDAY EGOITZAK ez ditu beste iturri batzuetako datu pertsonalak jasotzen, ezta biltzen ere.
Gure webguneak “cookies” izeneko teknologia baliatzen du webgunearen erabilerari buruzko informazioa jasotzeko. Automatikoki, cookie horien bitartez, zure ordenagailuko edo gailu mugikorreko informazio jakin bat biltzen dugu gure webgunean zabiltzan bitartean. Alabaina, webguneak erabiltzen dituen cookieak erabiltzaile anonimo batekin eta haren gailuarekin baino ez dira lotzen, eta ez dute erabiltzailearen datu pertsonalik ematen, beren kabuz. Cookieak ez dira erabiltzen, inolaz ere, informazio pertsonalik biltzeko. Ikus cookien politika..

 

Interesdunaren baimena
Webguneko online zerbitzuak erabili ahal izateko datu pertsonalak eman behar badizkiguzu formulario baten bitartez, horretaz gain, datu horiek biltzeko eta tratatzeko baimena esanbidez eman beharko diguzu. Ez zaude behartuta zure datuak ematera, ezta datuak tratatzeko baimena ematera ere, baina ez baduzu egiten, ezin izango dituzu zerbitzu horiek baliatu.
Eman beharreko datuei dagokienez, kontuan izan formularioetan izartxoarekin markatuta dauden eremuak nahitaez bete beharrekoak direla. Ez badiguzu informazio hori ematen, eskaera ezin izango da bideratu.

 

Zure datuak tratatzeko baimena eman nahi badiguzu, Pribatutasun Politika onartu beharko duzu. Formulario bakoitzaren azpian lauki zuri bat aurkituko duzu honako testu honekin: “18 urte edo gehiago ditut, eta Pribatutasun Politika irakurri dut eta onartzen dut”; baimena eman nahi badiguzu, lauki hori markatu egin beharko duzu. Arren, baimena eman ala ez eman erabaki ahal izateko, irakur ezazu aurretiaz datuak babesteari buruzko OINARRIZKO INFORMAZIOA ETA INFORMAZIO GEHIGARRIA. Informazio hori “Zure datu pertsonalak nola erabiltzen ditugun” atalean dagoen koadroan aurkituko duzu. Informazioa lortzeko, eskuineko zutabean dagoen estekaren gainean klikatu behar duzu, betiere erabili nahi duzun formularioari dagokion ilaran.

 

Hirugarren pertsonen datu pertsonalak emateko asmoa baldin baduzu, RESIDENCIA ALDAY EGOITZAK ezin du bere gain hartu informazioaren eta baimenaren printzipioak betetzeko erantzukizuna; hortaz, webgunea eta zerbitzuak zuzenean erabiltzen dituen pertsona horrek bermatu beharko du datuen titularrari pribatutasun politikaren berri aldez aurretik eman diola eta datu horiek guri emateko esanbidezko baimena baduela.

 

Erabiltzaileek webgune honen bitartez ematen dituzten datuak eta informazioak egiazkoak eta benetakoak direla bermatzen dute. RESIDENCIA ALDAY EGOITZAK eskubidea izango du gezurrezko datuak eman dituen erabiltzailea kanpo uzteko, bidezkoak izan daitezkeen legezko ekintzak alde batera utzi gabe. Gezurrezko informazio horrek eragin ditzakeen kalteen erantzule erabiltzaileak izango dira.

 

Zure datu pertsonalak nola erabiltzen ditugun
Biltzen ditugun datu pertsonalak berariazko xedeetarako baino ez ditugu erabiltzen, datuak jasotzen ditugun webguneko formularioaren arabera. Kasuan kasu, datuak RESIDENCIA ALDAY EGOITZAREN dagokion datu-basean sartuko dira, eta tratamendu automatizatua aplikatuko zaie, honako helburu hauekin:

 

 

FORMULARIOA

FINALIDAD DATU TRATAMENDUAREN HELBURUA

INFORMAZIO GEHIAGO

Bidali zure CVa

Formularioaren bitartez emandako datuak eta CVan agertzen diren datuak gorde eta tratatu egingo ditugu, helburu bakarra honako hau izanik: igortzailea webgunean iragarritako hautaketa prozesu zehatzetan sartzea, eta RESIDENCIA ALDAY EGOITZA osatzen duten enpresetan hutsik gera daitezkeen lanpostuak betetzeko hautagaien datu-basea osatzea.

Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa

Jar zaitez gurekin harremanetan

Formularioaren bitartez emandako datuak gorde eta tratatu egingo ditugu, helburu bakarra honako hau izanik:

  • Jasotako kontsulta, kexa edo iradokizunak kudeatzea.
  • Igortzaileak eskatutako aurrekontuak eta proposamen pertsonalizatuak prestatzea eta jakinaraztea, betiere emandako informazioan oinarrituta.

Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa

Idatzi iezaguzu

Formularioaren bitartez emandako datuak gorde eta tratatu egingo ditugu, helburu bakarra honako hau izanik: jasotako kontsultak kudeatzea eta informazio, orientazio eta aholkularitza sozio-sanitarioa eskaintzea, betiere emandako informazioan oinarrituta.

Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa

 

Datuak eman ostean, titularrak ez badu nahi RESIDENCIA ALDAY EGOITZAK datu horiek tratatzerik, edo ez badago ados emandako datuen tratamenduren batekin, guregana jo dezake, noiznahi, baimena ukatzeko eskubidea edo mugatzeko eskubidea baliatzearren. Horretarako, eskaera bat helarazi beharko digu idatzita, honako helbide honetara: RESIDENCIA ALDAY EGOITZA. La Llana 6, Arrespalditza – Aiara (Araba); edo helbide elektroniko honetara: info@residenciaalday.com

 

Komunikazio komertzialak bidaltzea

RESIDENCIA ALDAY EGOITZAK ez du informazio komertziala duen komunikaziorik igorriko posta elektronikoz edo horren antzeko beste komunikazioko bideren baten bitartez, baldin eta hartzaileek komunikazio horiek eskatu edo esanbidez baimendu ez badituzte.
Baimena emateko, erabiltzaileak dagokion laukia markatu beharko du webguneko formularioaren azpiko aldean. Lauki hori markatzea aukerakoa da; beraz, informazio komertziala bidaltzeko baimenik ematen ez badiguzu ere, zerbitzuak erabiltzen jarraitu ahal izango duzu eta zure kontsulta edo komunikazioa bidali ahal izango diguzu, baldin eta dagokion pribatutasun politika onartzen baduzu.

Komunikazio komertzialak bidaltzeko baimena ematen badiguzu, RESIDENCIA ALDAY EGOITZAK posta elektronikoz bidali ahal izango dizu gure zerbitzuak eman, hobetu eta eguneratzearekin lotutako informazio komertziala, tarifa eta sustapen berriekin lotutakoa, baita gure zentroetara bisitaldiak egiteko edo ekitaldietarako gonbidapenak ere.

Informazio komertzial hori orokorra edo pertsonalizatua izan daiteke. Informazio pertsonalizatua baldin bada, datuak aldez aurretik tratatu direla esan nahi du, lehentasunak eta premiak zehazteko, eta, zehaztapen horien arabera, eskaintza komertzialen bidalketa pertsonalizatu eta tratu pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Ildo berari jarraikiz, RESIDENCIA ALDAY EGOITZAK datuak aztertu ahal izango ditu bere zerbitzuen eskaintza hobetze aldera. Dena den, azterketa hori ez da, inolaz ere, automatizatua izango, eta ez da online portaeraren azterketa automatizatua egingo. Halaber, ez ditugu erabaki automatizatuak hartuko zuk emandako datuetan oinarrituta.

Baimena ukatzeko eskubidea noiznahi baliatu ahal izango duzu, kontrako zure borondatea adierazi hutsarekin; horretarako, eskaera bat bidali beharko diguzu idatzita, honako helbide honetara: RESIDENCIA ALDAY EGOITZA. Llana 6, Arrespalditza – Aiara (Araba); edo helbide elektroniko honetara: info@residenciaalday.com

Hirugarrenen izenean eta hirugarrenen datu pertsonalak eta baimena emateari buruz, eta datuen egiazkotasunari eta benetakotasunari buruz gorago aipatu duguna atal honetan ere aplikatu beharrekoa izango da.

Arren, komunikazio komertzialak bidaltzea onartu baino lehen, irakurri arretaz datuak babesteari buruzko oinarrizko informazioa eta informazio gehigarria.

 

 

Datu pertsonalak erabiltzearekin lotutako konpromisoa

RESIDENCIA ALDAY EGOITZAK bere gain hartzen du datuak modu arduratsu eta konfidentzialean erabiltzeko konpromisoa, eta legezko eskakizunen arabera tratatuko dituela bermatzeaz gain, adierazitakoa ez den beste zerbaitetarako ez direla erabiliko ere bermatzen du. RESIDENCIA ALDAY EGOITZAK datuen titularren zalantzarik gabeko baimena lortu behar izango du aldez aurretik, datuak lehen aipatu ditugunak ez diren helburuetarako tratatzeko. Datuetan oinarrituta, ez da hartuko, inolaz ere, titularra eraginpean hartzen duen erabaki indibidual automatizaturik.
RESIDENCIA ALDAY taldeak datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo eskuratuko direla eragozteko beharrezkoak diren neurriak (neurri teknikoak eta antolamenduari dagozkionak) praktikan jartzeko asmoa duela adierazten du.

Beste web-zerbitzari batzuetarako estekak

RESIDENCIA ALDAY EGOITZA titular den webgunean hirugarrenen webguneetarako estekak eskaintzen badira, kanpoko gune horien pribatutasun politikak ez dira RESIDENCIA ALDAY EGOITZARENAK izango. Webgune horietan sartuz gero, haien pribatutasun politikak eta cookien politikak onartzen ote dituzun erabaki ahal izango duzu. Arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.

 

Informazio gehiago

Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko xehetasun gehiago lortzeko, sar zaitez dagokion oinarrizko informazioan eta informazio gehigarrian, formularioen azpiko aldean dauden esteken bitartez.

https://www.embed-map.com
alday residencia logo pie

Helbidea

La Llana 6, 01476 – Respaldiza

(Ayala) Álava

Harremanak

945 39 90 23

info@residenciaalday.com

Alday Fundazioa

Nortzuk gara

Zerbitzuak

Harremanak

Legezkoa

residencia alday egoitza