2023ko lehen hilabeteetan, Bizikidetza Unitate bat (BU) jarri zen martxan lehen solairuan, pertsonarengan oinarritutako arreta integralaren eredua hobetzeko helburuarekin. Espazio lasai, atsegin, eroso eta nahikoa eskainiz, adinekoen beharrizan funtzionaletara egokitzea da helburu nagusia. Bizikidetzan edozein motatako arazoak gerta lirateke, hori dela eta, BUko eremu bakoitza egokitu egiten da egoiliarren lehentasunen eta portaeren arabaera.
Bizikidetza-unitatea bizitegi-eremuaren barruan dago diseinatuta, egoitzako 1. solairuan, hain zuzen. Eremu hori narriadura kognitibo larria duten eta, ondorioz, arreta handiagoa behar duten pertsonentzat zuzenduta dago. Unitate honen beste helbru nagusi bat bertan bizi diren pertsonek bizi-plan bat izatea da, gizarte-harremanak sustatuz eta eguneroko bizitza garatzeko behar dituzten laguntzak emanez. Era berean, bere bizi-proiektuarekin aurrera egitea sustatu nahi da, bizi-historiaren bidez, bere eskubideak, identitatea eta interesak errespetatuz. Hori lortzeko, espazio argi bat egokitzea eta diseinatzea beharrezkoa da, ingurumen-estimulu eroso eta kontrolatuekin, narriadura funtzional eta kognitibo handiena duten pertsonei lekua egiteko.