Joan den ostiralean, hilak 15, Gasteizko Europa Jauregira joan ginen Bezain (Ni zu bezain beste naiz) kongresura, desgaitasunari buruzko 8/2021 lege berriari buruzko hausnarketarako gunera. Saio honek espazio oso aberasgarria eta informatiboa eskaini digu lege honek desgaitasunen bat duten pertsonei laguntzeko eskaintzen dituen neurri berriak nola aplikatu pentsatzeko, pertsonei autonomia eta autodeterminazioa emateko pentsatua.