Martxoaren 8an, Alday Egoitzak jarduera berezi bat egin nahi izan du Aiarako Udaleko Berdintasun teknikariarekin eta Inma Roizekin, Okendoko idazlearekin, lankidetzan. Adineko emakumeek Aiarako Eskualdeari egiten dizkioten ekarpenei buruzko solasaldia egin dugu, landa-eremuan emakumearen papera sustatuz. Horretarako, komunitatean bizi diren pertsona batzuen testigantza izan dugu, baita Alday egoitzan bizi diren pertsonen testigantza ere. Oso egun esanguratsua izan da, non Aiarako emakumeen kolektiboaren iritzi eta aldarrikapenez gozatu ahal izan dugun.