Gernikako arbola

PLANTACIÓN RETOÑO GERNIKA

Atzo, 2024ko apirilaren 26an, ekitaldi hunkigarria egin genuen Alday Egoitzako lorategian. Bertan landatu da Gernikako Arbolaren ondorengoa. Ekitaldian parte hartu zuten Ana Otadui, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak eta Irma Basterrra, Arabako Batzar Nagusietako lehendakariak. Gainera, Aiarako alkateak eta Iñaki Artaza, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Saileko Berrikuntza, Kudeaketa eta Ebaluazio zuzendariak ere parte hartu zuten.
Ekitaldi hori Gernikako bonbardaketaren 87. urteurrenaren karietara eta bezperetan egin zen, 2021eko urritik Gernikako bonbardaketa bizi izan zuen Alday Fundazioko egoiliar Conchi Elorza gogoratzeko eta oroitzeko. 2024ko urtarrilean hil zen, eta senideek eta egoitzako arduradunek omenaldia egin nahi izan zioten. Ekitaldian Gernikako atentatuaren egunean jaiotako Conchi Elorzaren ahizpa txikia eta bere familia osoa izan ziren.


Senideek emozio handiz gogoratu dute Conchi Elorzaren irudia, eta haren “izaera indartsu eta borrokalaria” goraipatu dute.

alday residencia logo pie

Dirección postal

La Llana 6, 01476 – Respaldiza

(Ayala) Álava

Contacto

945 39 90 23

info@residenciaalday.com

Fundación Alday

Quienes somos

Servicios

Contacto

Legal

residencia alday egoitza