ALDAY FUNDAZIOAZ JABETU

fundacion alday
GURE
MISIOA

Adineko pertsonei, euren ongizatea ahalik eta gehien bermatzeko, arreta osoa eta etengabea eskeintzea da Alday Fundazioaren Misioa

Ezagutza eta berrikuntzaren bitartez nola sustapena sozio-kulturalaren bidez, Gizarteari ekarpena egiteko bokazioarekin sortu da Alday Fundazioa, Aiarako bertakoak eta bizilagunak bereziki kontuan hartuz.

Alday Fundazioak ilusioz begiratzen dio etorkizunari

Pertsona erdigunean kokatzen duen arreta osoko eredua ematen erreferente izan nahi dugu, zerbitzuaren kalitatea, ezagutza eta berrikuntzaren sormena eta pertsona bakoitzaren ongizaterako metodo eta bitarteko egokienen bilatzea lehenesten ditugularik.

Duela 120 urte baino gehiago sortu zen irabazi-asmorik gabeko Fundazioa, ingurunera egokitua, non bere asistentzia-lana eta behar dutenentzako konpromisoa gauzatzen duen.

Natura eta ingurugiroaren zaintzarekin biziki konprometituta dago Fundazioa eta Aiarako giza zein kultura beharrei arreta jartzen dutenekin lankidetzan aritzeko bokazioa du.

GURE
IKUSPEGIA
GURE
BALOREAK

Alday Fundazioaren funtzionamendua eta erabaki prozesuak balore eta printzipio batzuek gidatzen dituzte.

 

Hurbiltasuna

Ateak irekita dituen Fundazioa, bere zeregina  jarduera-eremu hurbilean eta zehatzean burutzen duena.

Pertsonak

Pertsona gure jardueraren  erdigunean dago eta harekiko arreta gure lanaren helburu da; baldintza edozein dela ere, pertsona bera kontuan hartzen dugu.

Berrikuntza

Adinekoen arretari eta gizartean zabaltzeari dagokienez, ezagutza eta praktika berrien bilatzearen, garatzearen eta aplikatzearen aldeko apostua egiten dugu.

Kalitatea

Fundazioaren zereginen kudeaketan eta emaitzetan bikaintasunezko eta eraginkortasunezko iripideak erabiliko direlako bermea.

Konpromisoa

Gure zereginean eta Komunidadearekiko konpromisoa daukan Fundazioa gara.

Burujabetasuna

Ez gaude pertsona, entitate, talde edo aginpideren menpe jarduterakoan.

fundacion alday respaldiza

FUNDAZIOAREN JARDUNA

Alday Fundazioak hiru aritze eremu nagusitan betetzen du bere jarduna: Laguntza Zerbitzuak, Gizarte Berrikuntza eta Gizarte eta Kultura Ekintzak

Jardueren ezaugarriek, izaerak eta horietako bakoitzaren berariazko edukinek laguntzen dute euren helburu estrategikoei eta barneko funtzionamenduari heltzeko, euren artean dauden sinergiak, osagarritasuna eta Fundazioaren proiektuek, ekimenek eta ekintzek behar duten ikuskera integral eta sistematikoa kontuan hartzen direlarik.

Asistentzia-jarduera

Alor honi dagokionez, laguntza eredu integral profesionalizatua erdigunean ipintzen du Fundazioak, adinekoen bizi kalitatea hobetzeko asmoz, jarduna hiru gakotan gauzatzen delarik:

  • Egoitzak
  • Eguneko Arretarako Landa Zentroa (EALZ)
  • Arreta soziosanitarioa
Gizarte Berrikuntza
Jarduera honetan, adinekoen arretari eta gizartean zabaltzeko prozesuari dagokienez, Fundazioaren baitan berrikuntza kultura sustatzea eta bultzatzea erdian jartzen du Alday Fundazioak, egikera berrien bilatzearen, idetifikatzearen, garatzearen eta inplementatzearen bidez.
Gizarte eta Kultura Jarduerak
Lan jarduera honetan, Aiarako ingurunea ardatz hartuta, Alday Fundazioak elkartze, kultura, hezitze eta ingurumen jardueretan arreta jartzen du, zeraren bitartez:
• Dirulaguntzak
• Kirol Ekimenak
• Hitzaldiak eta Tailerrak
• Kultura Jarduerak
• Ingurumen Jarduerak
FUNDAZIOAREN HELBURUAK

Pertsona ardatz duen arreta osoko Eredua sendotzea.

Pertsona ardatz duen arreta ematea, non bizitzaren aspektu guztiak kontuan hartzen diren: arreta fisikoa, gorputzarena, intelektuala, emozionala, soziala eta espirituala. Hori dana, Kalitatearekiko konpromisoarekin,eraginkortasuna bermatzen eta hobetzen duen Kalitatea Kudeatzeko Sistema baten ezarpenaren bidez (UNE EN ISO 9001:2015 ARAUA).

Ezagutzaren abangoardian egotea ahalbidetuko duten kultura eta jarduteko praktiken alde izatea.

Adinekoen garapen osoa eta kalitatezkoa ahalbidetzeko ekarpen eta erantzun berri eta berritzaileekin etengabe lan egitea.

Komunitatearekiko harremana izatea eta suspertzea

Gizarte, kultura eta ingurumen arloko ekintzen sustatzearen bitartez, Gizarteari balioa ematea.

Fundazioaren Finantza Jasagarritasuna bermatzea.

Helburu orokorrak lortu ahal izateko Alday Fundazioaren autofinantzatzea sendotzea.
https://www.embed-map.com
alday residencia logo pie

Helbidea

La Llana 6, 01476 – Respaldiza

(Ayala) Álava

Harremanak

945 39 90 23

info@residenciaalday.com

Alday Fundazioa

Nortzuk gara

Zerbitzuak

Harremanak

Legezkoa

residencia alday egoitza